Sarrera edo gonbidapen txartel hau eskuratzeak ondorengo baldintzak onartzea dakar:
• Sarrera erositakoan ez da aldatuko ez eta dirua itzuliko ere.
• Ekitaldi honetara 18 urtetik beherakoak guraso edo tutore legalak lagunduta sartu ahal izango dira.
• Kafe Antzokian debekaturik dago erretzea.
• Antolatzaileek euren gain hartzen dute ekitaldirako egitaraua aldatzeko eskubidea.
• Sarrera honek zenbait segurtasun neurri dauka. Ez erosi ofiziala ez den ezein salgunetan; baliteke sarrera faltsua izatea eta ekitaldira sartzen ez uztea. Horrela gertatzean, antolatzaileek ez dute inolako erantzunkizunik bereganatuko.
• Ezin da ez botilarik, ez latarik, ez antolatzaileek arriskutsu iritzi ahal dioten beste ezer sartu.
• Antolatzaileek sarrera ahalbidetu ala ukatzeko eskubidea daukate.
• Sartu ahal izateko, sarrerak osorik eta egoera onean egon behar du. Sarreraren jabeak honek ematen dizkion eskubideak galduko ditu ekitaldi-aretotik irtetean.
• Antolatzaileen esku geratzen da filmatu eta grabatzeko baimena.
• Ekitaldia bertan behera geldituz gero, antolatzaileek sarreraren zenbatekoa itzultzeko konpromisoa hartzen dute. Kontzertuaren datatik 30 egun igaro eta gero ez da dirurik itzuliko.
• Kafe Antzokia antolatzaile ez den ekitaldietan edozein arazo gertatuz gero arduratuko da antolatzaileen aurrean arazoari dagokion erantzuna betea izan dadin.